Ostalaritzako udal laguntzak Eusko Jaurlaritzaren laguntzekin bateragarriak izan daitezela eskatu du PSE-EEk
Aho batez alderdi politiko guztiek onartutako neurriak aurkeztu zituen Errenteriako Udalak ostiralean.
Aho batez alderdi politiko guztiek onartutako neurriak aurkeztu zituen Errenteriako Udalak ostiralean. COVID-19aren harira indarrean jarri diren neurriekin kalte gehien jasoko dutenak laguntzea da helburua. PSE-EEk eskaera egin du horren harira; zehazki, beste erakundeek martxan jarritako laguntzak aintzat hartzea eskatu du Isaac Palencia alderdi sozialistaren bozeramaileak, “guztion artean Errenteriako ostalaritza eta komertzioa laguntzeko dugun helburua ahalik eta egokien betetzeko”.
Horren harira, udalak instituzioen arteko elkarlana hobetu beharko lukeela uste duela erantsi du Palenciak, “besteak beste Eusko Jaurlaritzak martxan jarri dituen#EuskadiBonoDenda edo ostalaritzarako onartu berri dituen laguntzen bozgorailu izan beharko genuke”.
Udalak onartutako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartutakoekin bateragarriak izatea ere eskatu du alderdi sozialistak.
Erosketa bonoen gainean ere hitz egin du Palenciak, “ez da espero genuena bezain zabala izan erantzuna, eta ostalaritzan komertzioan baino eragin txikiagoa izan du. gauza bera gertatu da Erdialdea eta auzoak alderatzen baditugu, azken horietan izan duen eragina txikiagoa izan da”. Abenduan erosketa bono kanpaina martxan jarriko du berriz ere udalak, tokiko saltokietan erostea sustatzeko herritarren artean. Horri begira, erosketa bonoak etxebizitza guztietara heldu direla egiaztatzeko eskatu du Palenciak, “jaso ez dutela esanez etorri zaizkigulako hainbat bizilagun”.