San Pedro protagonista, igandean, 'Herri txiki, infernu handi' saioan
Pasai San Pedro izango da ETB1eko telesaioaren ardatz igande honetan. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak barrutiaren bitxikeriak aztertuko dituzte.
Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak gidatutako ‘Herri txiki, infernu handi’ saioa Pasai San Pedron izan da, eta grabatutakoak igande honetan igorriko dituzte, 22:00etan, ETB1en.
Pasaiako lau barrutien arteko tirabira eta bitxikeriak desestaliko dituzte asteburu honetan, hainbat sanpedrotarren ahotik. Arrauna, garagardoa, euskal musika, herriko establezimenduak, futbola eta, batez ere, umore asko izango ditu igandeko saioak.