Beraungo saltoki batean lapurretan ari ziren bi gizon atxilotu dituzte
Merkataritza lokal baten barruan lapurretan ari ziren 26 eta 35 urteko bi gizon atxilotu ditu Ertzainak Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ertzaintzak atxilotu egin du bide segurtasunaren aurkako delitua leporatuta. Merkataritza lokal baten barruan lapurretan ari ziren 26 eta 35 urteko bi gizon atxilotu ditu Ertzainak Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Beraun auzoan atxilotu dituzte bi gizonak, gaur goizaldean. Iturri berak azaldu duenez, bizilagun batek deitu du etxetik gertuko saltoki batean zaratak entzuten zirela salatzeko; ertzainak bertaratu direnean, lokalaren kanpoko metalezko ateak kalteak zituela eta barruko kristalezko atea hautsita zegoela ikusi dute. Segurtasun Sailaren informazioaren arabera, agenteek gizon bat ikusi dute saltoki barruan eta atxilotu egin dute. Lokala miatzerakoan, bigarren gizon bat ikusi dute izkutatuta sabai bikoitzean, eta atxilotu egin dute.
Atxilotutako bi gizonek polizia aurrekari ugari dituzte lapurreta delituengatik Segurtasun Sailak azaldu duenaren arabera. Ertzain etxera eraman dituzte eta goizean bertan eraman dituzte biak epailearen aurrera.
