2020/11/17

Euskal preso eta iheslarien alde bilduko dira igandean Donibanen

'Izan Bidea' dinamikaren barruan kontzentrazioa antolatu du Sarek, 'Bidea gara, bidean gaude', lelopean. 13:00ean Herriko Plazan izango da.

lanbarren 3

SJL enpresaren azpiegitura inbertsio funts bati saldu diote

Oiartzungo Udalari hala baieztatu dio enpresako zuzendaritzako. Enpresako langileen egoerak kezkatzen du udala, eta denda txikiak babestera deitu du.

Udal kudeaketaren gaineko iritzia galdetuko die udalak herritarrei

600 inkesta egingo ditu Errenteriako Udalak herritarren artean. Udalerriarekin, udal gobernuarekin eta udal zerbitzuekin lotutako hainbat gairi buruz duten iritzia ezagutu nahi du batetik, eta izan ditzaketen beharrak identifikatu, bestetik.

Pasaiako Portuarengatiko konpentsazio ekonomikoa eskatu du alkateak

Izaskun Gomezek gailendu du azpiegitura hori Pasaian izateak diru ordaina suposatu beharko lukeela herriarentzat, nabarmen baldintzatzen baitu, gainera, pasaitarren egunerokotasuna.

Onik azaldu da desagertuta zegoen gizona

Larunbataz geroztik desagertuta zegoen Errenteriako gizona onik azaldu da.

Beste egoiliar bat hil da Jesusen Bihotza egoitzan

Pasa den astean hil zirenekin, dagoeneko lau adineko hil dira hilabete honetan Gabierrotako erresidentzian.

izan bidea

Presoen auziaren konponbidearen aldeko kilometroak egitera deitu dute

Oiartzungo Sarek kamiseta urdina janztera gonbidatu ditu oiartzuarrak, eta Izan Bidea app-an kilometroak pilatzera deitu dute.

Biyurrieneak Euskaraldiko erronka prestatu du

Oiartzuarrek badute zer egin Euskaraldiak irauten duen bitartean.

lintzirin autobus geltokia

Lintziringo autobus geltokietan argiak jarri dituzte

Lintziringo bi autobus geltokietan argiztapena jarri du. Horietako bat ere konpondu du udalak, egoera kaskarrean zegoelako.

lete zerbitzu

Leteri buruzko 'Mugarri' aurkeztuko dute ostiralean

'Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile' liburua aurkeztuko dute ostiralean. Aurretik tokia erreserbatu behar dela gogorarazi dute.

Zuhaitzak erori dira Iparragirreko barrakoietara

Frankismoaren esklaboek erabilitako barrakoietara zuhaitzak erori egin dira asteburuan. Etxetxok urteak daramatza horiek berreskuratu nahian.

Beraungo saltoki batean lapurretan ari ziren bi gizon atxilotu dituzte

Merkataritza lokal baten barruan lapurretan ari ziren 26 eta 35 urteko bi gizon atxilotu ditu Ertzainak Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

COVID-19agatik kutsaturik ez atzo Lezon eta Oiartzunen

Pasaian sei koronabirus kasu gehiago zenbatu zituzten atzo, eta Errenteria-Oreretako infektatuak 30 izan ziren. Oiartzungo eta Lezoko tasak, beherantz nabarmen.

slavenka drakulic

Irakurketa Taldeak 'Han ez banengo bezala' izango du hizpide gaur

Idazle kroaziarraren eleberriari buruz mintzatuko dira. Datorren hilabeterako etxeko lanak irakurraldi publikoko berberak dira.

Gehiago