Beraungo saltoki batean lapurretan ari ziren bi gizon atxilotu dituzte

Merkataritza lokal baten barruan lapurretan ari ziren 26 eta 35 urteko bi gizon atxilotu ditu Ertzainak Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak atxilotu egin du bide segurtasunaren aurkako delitua leporatuta.

Merkataritza lokal baten barruan lapurretan ari ziren 26 eta 35 urteko bi gizon atxilotu ditu Ertzainak Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Beraun auzoan atxilotu dituzte bi gizonak, gaur goizaldean. Iturri berak azaldu duenez, bizilagun batek deitu du etxetik gertuko saltoki batean zaratak entzuten zirela salatzeko; ertzainak bertaratu direnean, lokalaren kanpoko metalezko ateak kalteak zituela eta  barruko kristalezko atea hautsita zegoela ikusi dute. Segurtasun Sailaren informazioaren arabera,  agenteek gizon bat ikusi dute saltoki barruan eta atxilotu egin dute. Lokala miatzerakoan, bigarren gizon bat ikusi dute izkutatuta sabai bikoitzean, eta atxilotu egin dute.

Atxilotutako bi gizonek polizia aurrekari  ugari dituzte lapurreta delituengatik Segurtasun Sailak azaldu duenaren arabera. Ertzain etxera eraman dituzte eta goizean bertan eraman dituzte biak epailearen aurrera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.