Lintziringo autobus geltokietan argiak jarri dituzte
Lintziringo bi autobus geltokietan argiztapena jarri du. Horietako bat ere konpondu du udalak, egoera kaskarrean zegoelako.
Lintziringo eremuan dauden bi autobus geltokietan argiztapena jarri du Oiartzungo Udalak. Gainera, horietako bat konpondu du, egoera kaskarrean zegoen geltokia konpondu duela adierazi dute.
Donostia eta Bidasoa eskualdeak lotzen dituen E20 eta E26 autobus lineak pasatzen dira bi geltoki horietatik.