Irakurketa Taldeak 'Han ez banengo bezala' izango du hizpide gaur

Idazle kroaziarraren eleberriari buruz mintzatuko dira. Datorren hilabeterako etxeko lanak irakurraldi publikoko berberak dira.

slavenka drakulic Slavenka Drakulic (Rijeka, Kroazia; 1949).

Azaroko hirugarren asteartea da gaur, eta, ondorioz, Oiartzungo Irakurketa Taldea elkartzeko eguna. Manuel Lekuona bibliotekan elkartuko dira, 20:00etan.

Slavenka Drakulicen Han ez banengo bezala eleberria irakurri dute—Amaia Apaulazak itzulitakoa—, eta hura izango dute hizpide. Jugoslaviako Gerran Bosniako emakumeen kontrako krimenak dira liburuaren ardatz nagusia.

Datorren hilabeterako, berriz, Gutiziak liburua irakurriko dute. Hainbat idazle emakumek osatu zuten liburua, 2000 urtean (Txalapartan). Abenduaren 15ean elkartuko dira hari buruz hitz egiteko, ohiko toki eta orduan.

Irakurraldi publikoa

Bestalde, Irakurketa Taldea elkartu baino bi egun lehenago, baina, liburu horren beraren irakurraldi publikoa egingo da, Hitzen Lihoa dinamikaren barruan. Oiartzuar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.

Ekitaldian parte hartu nahi dutenek hilaren 27ra arte izango dute izena emateko epea. E-posta bidez idatzi beharko dute, parte hartu nahi dutela adieraziz. Hitzen Lihoako kideek erantzungo diote liburuaren zein zati irakurri beharko duen publikoki.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.