Pasaiako Portuarengatiko konpentsazio ekonomikoa eskatu du alkateak
Izaskun Gomezek gailendu du azpiegitura hori Pasaian izateak diru ordaina suposatu beharko lukeela herriarentzat, nabarmen baldintzatzen baitu, gainera, pasaitarren egunerokotasuna.
Atzo 2021eko aurrekontuak aurkezteko egindako prentsaurrekoan, Izaskun Gomez alkateak bere interbentzioari amaiera eman zion nabarmenduz, behin berriro ere, Pasaiak merezi duen aitorpena lortu arte borrokatzen jarraituko duela udal gobernuak: “Herriak konpentsazio bat izan dezan portua bezalako azpiegitura bat barne hartzeagatik, horren jarduerak gure diru sarreretan ez baitu eraginik, gainera, nabarmen baldintzatzen duenean gure herritarren egunerokotasuna”.
Gai hori behin baino gehiagotan mahaigainera atera du koalizioak, justizia eske: “Ez dugu pribilegiorik eskatzen, nahi duguna da beste edozein udalek gobernatzeko duten erreminta berdinak izatea. Azken batez, eskatzen dugu berdintasuna, eta tratu justu bat”.