Zuhaitzak erori dira Iparragirreko barrakoietara
Frankismoaren esklaboek erabilitako barrakoietara zuhaitzak erori egin dira asteburuan. Etxetxok urteak daramatza horiek berreskuratu nahian.
Asteburuan, hainbat zuhaitz erori egin dira Iparragirreko eremuan dauden barrakoietara. Eraikin horiek frankismoaren esklaboek erabilitakoak izan ziren, eta horiek eta ingurua berreskuratzeko bidean Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren taldeak hainbat auzolan egin ditu. Izan ere, Etxetxoren ustez, ezinbestekoa da gisa horretakoak berreskuratzea, memoria historikoa ezagutu eta zabaltzeko bidean. Herrian indar faxistek egin zutenaren testigantza bizia dira barrakoiak.
Lezoko informazioak partekatzeko erabiltzen den Facebook talde batean haserre mezua helarazi du Unai Tolosa Pontesta lezoarrak: “Ez al dute instituzioek ezer egin behar? Hau ez al da utzikeria?“.