Presoen auziaren konponbidearen aldeko kilometroak egitera deitu dute
Oiartzungo Sarek kamiseta urdina janztera gonbidatu ditu oiartzuarrak, eta Izan Bidea app-an kilometroak pilatzera deitu dute.
Sarek Izan Bidea kanpaina abian du, euskal presoen auziaren konponbidearen alde egiteko. Oiartzunen kasuan, bereziki Joanes Larretxea etxeratzea eskatzen dute.
Aste honetan irtenbidearen aldeko pausoak ematera animatu dituzte oiartzuarrak. Kamiseta urdina janztera gonbidatu dituzte, eta kilometroak egitera, ahal bezain beste, Izan Bidea aplikazioan metatzen joateko.
Horrez gain, kilometroak pilatzen ari direla argazki bat atera eta Oiartzungo Sareri bidaltzeko eskatu dute. E-posta helbidea prestatu dute horretarako.