Euskal preso eta iheslarien alde bilduko dira igandean Donibanen
'Izan Bidea' dinamikaren barruan kontzentrazioa antolatu du Sarek, 'Bidea gara, bidean gaude', lelopean. 13:00ean Herriko Plazan izango da.
Igande honetan (hilak 22) Sarek ‘bidea gara, bidean gaude’ lelopean elkarretaratzea antolatu du ‘Izan Bidea’ dinamikaren baitan, iheslarien etxeratze prozesua martxan jarri eta elkarbizitzaren eta bakearen aldeko urratsak emateko.
Bilkura 13:00ean izango da Herriko Plazan; elkarbizitzaren alde pausuak eman nahi dituzten herritar guztiei bat egiteko deia egin die Sarek, preso eta iheslarien auzia konpondu eta salbuespen legedia amaitzearen alde.