Udal kudeaketaren gaineko iritzia galdetuko die udalak herritarrei
600 inkesta egingo ditu Errenteriako Udalak herritarren artean. Udalerriarekin, udal gobernuarekin eta udal zerbitzuekin lotutako hainbat gairi buruz duten iritzia ezagutu nahi du batetik, eta izan ditzaketen beharrak identifikatu, bestetik.
600 inkesta egingo ditu Errenteriako Udalak herritarren artean. Udalerriarekin, udal gobernuarekin eta udal zerbitzuekin lotutako hainbat gairi buruz duten iritzia ezagutu nahi du batetik, eta izan ditzaketen beharrak identifikatu, bestetik. Aste honetanbertan hasiko dira inkestak egiten, eta batez ere telefono bidez egingo dituzte, baina baita aurrez aurre eta posta elektroniko bidez ere. Erantzunak, anonimoak izango dira.
Azterlan hori egiten duela lau urte hasi zen udala, 2016an, eta bi urtetik behin egiten du bizilagunen asebetetze maila ezagutu eta dituzten beharrak ezagutzeko.
COVID-19ak etahorren bueltan martxan jarri diren segurtasun neurriak herritarren artean izaten ari diren eraginaren gainean ere galdetuko dute inkesta horietan, baita egoera hori nola bizitzen ari diren eta zein behar dituzten ere.
Udalak aldez aurretik eman dizkie eskerrak errenteriarrei laguntzagatik, eta ahalik eta gehienek parte har dezaten eskatu die, “emaitzarik onena lortu ahal izateko”.