Biyurrieneak Euskaraldiko erronka prestatu du
Oiartzuarrek badute zer egin Euskaraldiak irauten duen bitartean.
Biyurrieneak erronka dibertigarri bat prestatu du Oiartzungo herriarentzat: Kahoot! erronka. Euskaraldiak irauten duen 15 egunetan zehar (azaroak 20 – abenduak 4 bitarte) lehiaketa bat izango da, egunero bost galdera egonik.
Galderak honako gaiei uruzkoak izango dira: euskara, oiartzuera, hika, Euskaraldia, herriko kultura orokorra eta beste hainbat bitxikeria.
Parte hartu ahal izateko, bakoitzak Euskaraldian izena eman duenean, posta elektronikoz jaso duen ziurtagiria birbidali beharko du Biyurrieneako helbidera.
Behin izena emanda, Biyurrieneak egunero Kahoot! plataforman jokatzeko esteka bat zabalduko du jasotako parte hartzaileen helbide elektroniko horietara.
Euskaraldia amaitzen denean, 15 egunetan zehar puntuazio gehien izan duten pertsonek sari apartak eramango dituzte.
Gehiago jakiteko hona hemen Biyurrieneak sortutako azalpen bideoa.