AHTaren Astigarraga-Lezo zatiari buruzko erakusketa egingo dute
Oarsoaldeko AHTaren kontrako taldeak erakusketa antolatu du datorren asterako. Proiektuak eragingo dituen kalteak erakutsiko dituzte.
Oarsoaldeko Abiadura Handiko Trenaren kontrako taldeak erakusketa antolatu du datorren asterako. Astigarraga eta Lezo arteko linea zatiak zein eragin izango lituzkeen erakutsiko dute, planoen bitartez.
Erakusketa udaletxeko pleno aretoan jarriko dute, hilaren 23tik 28ra bitartean. 17:00etatik 19:00etara pasa daiteke bertatik. Helburua izango da proiektuak Oiartzunen —batez ere— izango duen eragin ekologiko eta soziala.
Salatu dutenez, 400 milioi euroko “xahutzea” izango da. Europako Kontu Auzitegiak aurten argitaratutako txostena gogorarazi dute. “Auzitegiak dierazpen hauek egiten ditu: jasangarritasun ekonomikorik eza; gainkostuak; kostuen eta etekinen analisi-txostenen kalitate eskasa; partaidetza eskasia eta; azpiegitura horri atxikitako ingurumen-onuren gehiegizko estimazioa”.
Gogorarazi dutenez, Euskal Y esaten zaionaren eta Frantzia estatuko konexioaren arteko hasierako aurrekontua 4-675 milioi eurokoa zen. “Azken kalkuluen arabera, 6.500 milioi eurokoa izango litzateke. Gainkostua %39 da”.
Horrez gain, biztanleriaren dentsitatea eta fluxua nahikoak ez direla azpiegituraren iraunkortasuna bermatzeko.