Oiartzungo Kuadrillategik lan poltsa osatu nahi du
Beraiekin lan egin nahi duten 18 eta 30 urte arteko gazteen bila ari dira. Izena emateko azkeneko eguna hilaren 30a izango da.
Oiartzungo Kuadrillategi lan poltsa osatzen ari da. Horregatik, 18 eta 30 urte arteko gazte oiartzuarren bila ari dira, beraiekin lan egiteko interesa dutenak. Curriculuma e-posta bidez bidali beharko dute; horretarako azken eguna hilaren 30a izango da.
Aurreko urteetan bidali dutenek ez dute berriro bidali beharko, baldin eta aldaketarik ez badago.
Honakoak izango dira baldintzak eta kontuak hartuko dituztenak:
Baldintzak
-
18-30 urte bitarte izatea.
-
Oiartzuarra izatea.
Honakoa baloratuko da
-
Hezkuntza eta gizarte langintzarekin zerikusia duten ikasketak.
-
Hezitzaile titulua.
-
Bestelako tituluak (eskola kirola, sorosle, lehen sorospenak…)
-
EGA edo baliokideak.
-
Lan esperientzia haur eta gazteekin.
-
Euskararen normalizazioaren eremuan lan egin izana.
Behar izanez gero, elkarrizketak egingo dituztela jakinarazi dute Kuadrillategiko arduradunek. Lan-poltsa hori, momentuz, ordezkapenak egiteko erabiliko dutela esan dute.