Saharari elkartasuna adierazteko mobilizatuko dira larunbatean
El Watan elkarteak antolatuta, elkarretaratzea egingo dute larunbatean Oiartzunen. Erreferenduma eskatuko dute.
El Watan Sahararen aldeko Oiartzungo elkarteak elkarretaratzea antolatu du datorren larunbaterako —hilak 21—.
Pasa den astean, Maroko Armadak Fronte Polisarioak kontrolatzen duen eremua inbaditu zuen, eta sahararren erakunde politiko-militarrak gerra egoera ezarri zuen. Modu horretan, 1991ko su-eten akordioa hautsitzat eman dute.
Marokoko erresumaren erasoa salatzeko eta sahararrei elkartasuna adieraziko diete Done Eztebe plazatik, 12:00etan hasita. Mendebaldeko Saharak bere etorkizuna erabakitzea ere eskatuko dute.