‘11 ikastetxe 11 tontor’ erronka antolatu du Oarsoaldeko Eskola Kirolak
Kirolaz, mendiaz eta paisaiaz gozatzeko aukeraz gain, sariak ere jasoko dituzte parte hartzaile konprometituenek.
Egoera berrira egokituta lanean jarraitzen dute Oarsoaldeko Eskola Kirola antolatzen duten eragile guztiek. Entrenemandu eta saioak eten badituzte ere, ekintzak programatzen jarraitzen dute haur eta gaztetxoek kirolarekin harremaa mantentzen jarraitu dezaten.
Mendia eta osasuna ardatz hartuta erronka proposatu diete Oarsoaldeko mendizaleei. Parte hartu nahi duten ikasleek, Oarsoaldeko Eskola Kiroleko web orrian, euren ikastetxearen atalean sartu eta hainbat mendi igotzeko proposamenak izango dituzte ikusgai. Erronka onartzen dutenek, bete dutela frogatzeko, igotzen duten mendi bakoitzeko argazkia egin —tontorrean noski— eta bidaltzeko eskatu dute antolatzaileek.
Ez du gainera, edozein argazkik balio, derrigorrean hainbat baldintza bete beharko ditu: argazkian azaldu behar du zein tontor den adierazten duen plaka edo paisaia; eta argazkian Eskola Kiroleko partaide bakarrik edota familiarekin azaldu behar du Eskola Kiroleko arroparekin — ikastetxeko kamiseta soilik—; mapan nabigazio marka, eguna eta ordua ziurtatuko duen telefono eta ordulari irudia.
Sei tontor eginda, saria
Kirolaz, mendiaz eta paisaiaz gozatzeko aukeraz gain, sariak ere jasoko dituzte parte hartzaile konprometituenek. Izan ere, sei tontorrera iristen direnek 11 ikastetxe 11 tontor iniziatibaren kamiseta jasoko dute. 11tik 11 egiten dituztenentzat berriz opari berezia jasoko dute.
Zapaldu beharreko tontorrak honakoak: Urdaburu, Igorin, Txoritokieta, Tximistarri, Elorrieta, Urkabe Arkale, San Markos, Aldura, Arrokandieta-Mitxintxola, Mendiola eta Erroilbide Txurrumurru.
Pasaitarrentzat aukerak (oiartzunekin ez baita mugakide) Ulia; eta Oiartzuarrentzat (Pasaiarekin ez baita mugakide), San Martzial, Erlaitz eta Pagoagalarre. Erronka egiteko epea, urtarrileran 10a arte.