Erik Gartziak eta Ustaritz Graciak jaso dituzte sariak
Irabazleak, Erik Gartzia lehenengo postuko klasiko bat, eta Ustaritz Gracia; azken hori ere sailkapen taulako buru-buruan izaten da maiz.
Lau Haizetara Euskaltzaleon topaguneak banatu ditu joan den asteko Egunean Behin lehiaketaren barruko 700+Euskaraz taldeko sariak. Irabazleak, Erik Gartzia lehenengo postuko klasiko bat, eta Ustaritz Gracia; azken hori ere sailkapen taulako buru-buruan izaten da maiz.
Euskaraldiaren poltsa eta kamiseta jaso dituzte, hurrenez hurren, irabazleek.
Taldean parte hartzera deitu du euskara elkarteak. Horretarako, Googleplay edo App Storetik Egunean behin aplikazioa eskuratu behar da, eta Lau Haizetararen taldean parte hartzeko honako kodea erabili: C3737B.