Haurren Eskubideen egunaren harira, sentsibilizazio jardunaldiak
Haurren eskubideez gain, garapen iraunkorra, Agenda 21, ODS 17 eta herri indigenen eskubideak landuko dituzte.
Bihar, ostirala, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatuko dute. Horri begira, sentsibilizazio jardunaldiak antolatu ditu Hirugarren Adina, Hirugarren Mundurako elkarteak. Erakusketa, tailerrak eta hiru film emanaldirekin osatu dute egitaraua, eta hilaren 21etik 29ra egingo dituzte ekintzak.
Haurren eskubideez gain, garapen iraunkorra, Agenda 21, ODS 17 eta herri indigenen eskubideak landuko dituzte.
Larunbatean (hilak 21) eta 29an egingo dute erakusketa, eta eguzki energia, herri indigenen eskubide, haurren eskubide eta garapen jasangarriaren gainekoa izango da. Xenpelar Etxean izango da bi egun horietan, 10:30etik 14:30era.
Larunbat honetan izango da ere proiekzioa, Xenpelar Etxean eta La niña indigena en un mundo desigual eta Hermanos del viento emango dituzte. 17:00etan izango da emanaldia.
Hilaren 29an berriz, Mañana un mundo nuevo está en marcha dokumentala emango dute, eta Gorka Egiaren Ekologista naiz baina… liburua aurkeztuko dute. Ondoren solasaldia egingo dute. Xenpelar Etxean izango da hori, 18:00etan.
Jarduera guztietarako sarrera doakoa da baimendutako edukiera bete arte. Segurtasun neurriak beteko direla gogorarazi dute. Ekooiz, Oskar Jimenez, Zituene, Xenpelar Kulturdendaren parte hartzearekin eta Errenteriako Udalaren diru laguntzarekin antolatu dira jardunaldiak.