Kirol entitateentzat diru laguntza deialdia, zabalik Lezon
Hilaren 27ra arteko epea dute kirol entitateek euren eskaera aurkezteko. Modu telematikoan tramitatu behar dituzte horiek.
Udalak ohar bidez jakinarazi du irabazi asmorik gabeko kirol klub, elkarte eta entitateak diruz laguntzeko deialdia ireki duela. Interesdunek hilaren 27ra arteko epea dute euren eskaerak aurkezteko. Eskualdeko izaera ere izan dezakete horiek.
Kirol eragile horien ohiko lehiaketetako gastuak laguntzeko da zabaldu duten deialdia. Zenbait baldintza bete behar dituzte, ordea, kirol entitate horiek, eta gainera, bestelako irizpideak ere ezarri ditu udal erakundeak, besteak beste: udalarekin lankidetza kirolaren sustapenean jarduteko, berdintasuna sustatzeko edota herritar guztiei begirako jarduerak antolatzea, eta euskararen normalizaziorako ekintzak burutzea.
Interesdunek telematikoki aurkeztu behar dituzte eskaerak, udalaren webgunearen bitartez. Han, deialdiaren gaineko xehetasun gehiago daude.