Lezok bat egingo du Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Egunarekin
Kartela jarriko dute udaletxean haur eta nerabeen eskubideak errespeta daitezela eskatzeko.
Bihar (hilak 20) da Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Eguna. Horrekin bat, Lezoko Udalak erabaki du bihar, udaletxean, kartela jartzea, “munduko haur zein nerabe guztien eskubideak bermatuak izan daitezen” eskatzeko. Horrela, udalak esan du berretsiko duela haur eta nerabeen orainarekin zein etorkizunarekin duen konpromisoa, “inor ez dadin atzean gelditu”.
Udalak zabaldutako oharrean adierazi du munduan haur eta nerabe gehienen ongizatea nabarmen hobetu dela, “baina oraindik badira egoera edota bizi baldintza gogorretan bizi direnak ere, eta COVID-19ak eragindako krisialdiak egoera gogor horiek ikertu besterik ez ditu egin”.