Oarsoaldeko herri guztietan COVID-19aren tasa beherantz
Tasaren beherakadarik handiena Pasaian izan da. Oiartzun 500eko tasatik jaisteko bidean da.
Beherantz jarraitzen du Oarsoaldean COVID-19aren tasak. Atzoko datuekin, are gehiago egin dute beheraka azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasek. Atzo ere, ordea, kutsatuak izan ziren lau herrietan: 23 gehiago Errenteria-Oreretan, zortzi Pasaian, hiru Oiartzunen eta bakarra Lezon.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan koronabirusa atzemateko 14.886 test egin zituzten atzo (11.741 PCR eta 3.145 antigenoenak). Horietatik 1.069 izan ziren positibo, %7,2.
Jarraian, herriz herrikako tasak atzoko kutsatuak kontuan hartuta:
- Pasaia: 897,61 (asteartean 993,36).
- Errenteria-Orereta: 869,44 (asteartean 924,24).
- Lezo: 803,02 (asteartean 868,57).
- Oiartzun: 589,32 (asteartean 627,96).
- Gipuzkoa: 1.013,81 (asteartean 1.040,72).
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko eman ditu gaur txostenean. Hemen klik egin eta horien PDF artxiboa jaisteko aukera dago.