Preso eta iheslarien alde urratsak egiten jarraitzeko kultur topaketa egingo dute
Larunbatean (azaroak 21) izango da Kultur Topaketa Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian, Sare Herritarraren eskutik.
Euskal preso eta iheslarien etxerako bidea egiteko urratsak egiten jarraituko du Sare Herritarrak. Larunbatean (azaroak 21) Kultur Topaketa antolatu dute Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian.
Egun indarrean dauden segurtasun eta osasun neurriak errespetatuz, ezinbestekoa izango da parte hartzeko aurrez gonbidapea eskuratzea. Horretarako bi bide, Bibe aplikazioaren bidez eta Niessen Kulturgunean.
Dinamikak nabarmendu duenez, “bide zuzena ez da motzena. Urratsak egiten jarraitzea dagokigu preso eta iheslariak etxeratzeko, elkarbizitza eta bakea eraiki ahal izateko, urratsez urrats, kilometroz kilometro”.