Haizeteek hainbat zuhaitz bota zituztenetik hilabete pasa dela dio alderdi sozialistak, eta horrek hainbat kalte eragin zituela hesi, bide eta eskaileretan, bizilagunen mugikortasunari, irisgarritasunari eta segurtasunari eragiten diotenak.
Errenteria-Oreretako 44 entitatek babestu dute Euskaraldia. Norbanakoen inplikazioaz gain, entitate horiek ariguneak eskainiko dituzte euskaraz lasai, eroso eta konplexurik gabe aritzeko.
Antton Kazabon idazle oiartzuarrak ‘Xabier Lete ttiki’ liburua idatzi du. Orain dela hamar urte hil zen Xabier Lete, eta belaunaldi gazteagoengana iristeko asmoarekin ondu du liburua.
Eskualdeko udalek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, sektorerako diru laguntzei buruzko informazioa emango diete eskualdeko ostalaritza enpresei.
Ostalarientzako laguntza zuzen horiek, ostalariekin beraiekin batera landu dituztela azaldu du Aizpea Otaegi alkateak.
Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, Unicefek duela bi urte egindako aitorpena berriro agerian jarri dute.
Aurkeztutako lan guztien artetik lehiaketara sailkatu diren 30 lanak, Niessen zinemetan ikusteko aukera izango da hilaren 26a eta 28aren artean.
Euskaraldiarekin kaleetan euskararen presentzia areagotzeko aukera dute lezoarrek. Baina benetako erronka abenduaren 5ean hasiko da, behin ariketa kolektiboa bukatzen denean.
Aurrekaririk gabeko egoeran heldu da Euskaraldiaren bigarren edizioa, traba guztien gainetik, Pasaiako lau barrutiak euskaraz aritzeko gune bilakatzeko xede irmoz.
Haien irri eta algararik gabe ez litzateke herririk. Haur eta gazteak entzuteko apustua egin du udalak, subjektu gisa tratatzekoa; horrek, Errenteriaren etorkizunean eragina izango duen zalantzarik ez da.
Sarrerak, Urrats paper dendan daude salgai 10 euroan.
Kontzertua Arizmendi-enean izango da. Horregatik, sarrera gehiago egongo dira salgai Urrats paper dendan.
Atzoko datuak kontuan hartuta, Oarsoaldeko herri guztietan egin du behera koronabirusaren tasak. Oiartzunek 521eko tasa du.
Euskaraldiaren testuinguruan euskarazko galdera jokoaren taldea osatu du OARSO BIDASOKO HITZAk. Sariak izango dituzte hiru lehenek.
Santa Zezilia Eguna izango da igandean, eta udal txistulari taldea musikarien zaindariaren omenez arituko da.
Hasi da 2020ko Euskaraldia, eta horren berri emateko suziri bat bota dute herriko barruti bakoitzean. Gogora ekarri nahi izan dute oraindik zabalik dela izen ematea.