Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

600 film labur aurkeztu dituzte lehiaketara

Aurkeztutako lan guztien artetik lehiaketara sailkatu diren 30 lanak, Niessen zinemetan ikusteko aukera izango da hilaren 26a eta 28aren artean.

Collar, Portugal eta Arozena.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/11/20

Garaia zailak dira, baita zinemarentzat ere. Errenteriako Udalak, ordea, kulturaren aldeko apustua egin du, segurtasun eta osasun neurriak bermatuta, eta pandemiak ezarritako agertokira egokituta, “kultura oinarrizkoa delako”. Ideia horretan sakondu du Ion Collar Kultura zinegotziak, Patricia Arozena Kultura saileko teknikaria eta Nagore Portugal OzZinema zineklubeko kidearekin batera,  Film Laburren Jaialdiaren gainean gaur egin duten agerraldian.

Lan gutxiago aurkeztu dituzte aurten, 600. Kopuru hori ez da nolanahikoa, baina, kontuan hartuta pandemiak ezarritako mugak. Beste jaialdi batzuk online egitea erabaki badute ere, Errenteriako Udalak, film laburren jaialdia pantaila handira eramango du aurten ere, eta aurkeztutako lan guztien artetik lehiaketara sailkatu diren 30 lanak, Niessen zinemetan ikusteko aukera izango da hilaren 26a eta 28aren artean. Hilaren 29an, berriz, sari banaketa egingo dute. Irabazleak, lau izango dira. Sari banaketa, Niessen Kulturguneko auditorioan izango da.

Finalera sailkatu diren 30 filmak aukeratzeko lana ez dute erraza izan, hala esan du Portugalek, “urtero kalitatea hobeagoa da, eta zaila da aukeratzea lan guztien artetik onenak”. Dokumentalak, fikzioa, zinema esperimentala… aurkeztutako lanen artean denetarik aurki daitekeela esan dute agerraldian; bi datu, euskarazko lanen kopuruak gora egin du, baita emakumeek zuzendutako lan kopuruak ere. Biak berri onak dira, zalantzarik gabe.

Gaiak asotarikoak, baina pandemiak eta konfinamenduak  tartea hartu duten zalantzarik ez da

Film laburren emanaldiak 19:00etan izango dira, eta emanaldiarekin batera solasaldiak ere egingo dituzte inguruko laburren egileekin.

Mende laurden

Aurten 25 urte, mende laurdena, bete du Film Laburren jaialdiak. Aurtengoa aurrera ateratzea erronka izan dela nabarmendu du Collarrek, “udaletxea eragileekin elkarlanean aritu da aurrera ateratzeko, kulturak ez duelako etenik izan behar, eskubidea delako, oinarrizkoa”.

Azken urtekoa izan den bezala, 25 urte hauetan antolatzea, bizirik mantentzea eta indartzea ere erronka izan dela nabarmendu du Collarrek. Oarsoaldeko gazteei bultzada emateko sortu zela lehiaketa ekarri du gogora Kultura zinegotziak, “krisia ere izan zen bidean, baina Ozzinemarekin elkarlanean udalak bultzada eman zion jaialdiari”.

25 urte hauetako bidean, gaur egun izena duten zinemagileak pasa dira film laburren lehiaketa honetatik.

Mende laurdena modu xumean bada ere ospatuko dute. Hilaren 29an, baina goizean, 25 urteko ibilbidean saritu diren lanik onenak erakutsiko dituzte Niessen Kulturgunean 12:00etan. Gainera, Errenteriaren 700. urteurrenaren harira, OzZinemak saio berezia egingo du hilaren 24an Niessen Zinemetan, 19:00etan. Nelly et Mr Arnaud filma aukeratu dute eta Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendariak egingo du aurkezpena.

Ate irekiak egingo dituztela film emanaldiekin azaldu du Collarrek, “Kultura eta doakotasuna nahastea ez baitzait egokia iruditzen; ate irekiak izango dira, udalak sustatuta, eta gonbidapenak beharko dira”. Horiek  web orrian eta Kulturgunearen leihatilan eskura daitezke.

Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Niessen Zinemei eskerrak eman dizkie Collarrek, “jaialdia babesteagatik”, eta herritarrak zinemaz gozatzera deitu ditu.

Film laburren emanaldi guztiak, hemen kontsulta daitezke.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.