Alabergako ibar bideko kalteak berehala konpontzea eskatu du PSE-EEk
Haizeteek hainbat zuhaitz bota zituztenetik hilabete pasa dela dio alderdi sozialistak, eta horrek hainbat kalte eragin zituela hesi, bide eta eskaileretan, bizilagunen mugikortasunari, irisgarritasunari eta segurtasunari eragiten diotenak.
Alabergako ibar bideko hesiak, bideak eta eskailerak berehala konpontzea eskatzeko eskaera aurkeztu du alderdi sozialistak. Arriskutsua dela horien egoera esan du. Haizeteek hainbat zuhaitz bota zituztenetik hilabete pasa dela dio alderdi sozialistak, eta horrek hainbat kalte eragin zituela hesi, bide eta eskaileretan, bizilagunen mugikortasunari, irisgarritasunari eta segurtasunari eragiten diotenak.
“GAur gaurkoz, eroritako zuhaitzak kendu badituzte ere, kaltetutako elementuen konponketarik ez da egin. Uste dugu, egoera tamalgarrian dagoela ingurune hori eta istripuak izateko arrisku handia dagoela. Urriaren 20ko muturreko egoera meteorologikoaren aurrean ezin da ezer egin, baina ez da onargarria, hilabete pasata kaltetutako eremua baldintza horietan jarraitzea”.