COVID-19aren eremu gorritik irtetear da Oiartzun
Atzoko datuak kontuan hartuta, Oarsoaldeko herri guztietan egin du behera koronabirusaren tasak. Oiartzunek 521eko tasa du.
Beheranzko joerarekin jarraitzen dute Oarsoaldeko herrietako COVID-19aren tasek. Horien artean, nabarmentzekoa da Oiartzun 521,69ko tasara iritsi dela, hau da, eremu gorritik ateratzear da datozen egunetako positiboak asko ez badira (500eko zifrak ezartzen du eremu gorriaren muga).
Atzoko datuak: Errebteria-Oreretan hamabost positibo berri atzeman zituzten, hamahiru Pasaian, hiru Lezon eta bakarra Oiartzunen.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan COVID-19a dutenak atzemateko 14.391 proba egin zituzten atzo. Horietatik 935 izan ziren positibo, %6,5.
Jarraian, Oarsoaldeko herrietako tasen taula atzoko datuak kontuan hartuta:
- Errenteria-Orereta: 859,47 (asteazkenean 869,44)
- Pasaia: 855,72 (asteazkenean 897,61).
- Lezo: 753,85 (asteazkenean 803,02).
- Oiartzun: 521,69 (asteazkenean 589,32).
- Gipuzkoa: 978,11 (asteazkenean 1.013,81).
Osasun Sailak datu horiek guztiak eta gehiago txosten bidez zabaldu ditu gaur. Klik egin hemen txosten horren PDFa eskuratzeko.