Erdialdeko kaleak txistu doinuekin alaituko dituzte
Santa Zezilia Eguna izango da igandean, eta udal txistulari taldea musikarien zaindariaren omenez arituko da.
Igandea berezia izango da musikari guztientzat, musikarien zaindariaren eguna, Santa Zezilia eguna delako. Udal Txistulari taldeak ezingo du azken urteetan egin ohi duen bezala, herriko txistularien laguntzarekin dianarik egin. Txistu doinuak baina, ez dira faltako, Erdialdeko kaleetan barrena joko dutelako 09:00etatik aurrera Santa Zezilia biribilketa.