HITZAren Egunean Behin, hilaren 23tik 29ra
Euskaraldiaren testuinguruan euskarazko galdera jokoaren taldea osatu du OARSO BIDASOKO HITZAk. Sariak izango dituzte hiru lehenek.
Euskaraldiak irauten duen bitartean, Egunean Behin jokoaren taldea sortzea erabaki du HITZAk. Horren helburua da euskararen erabilera indartzeko hamabostaldiari ekarpena egitea, ahalik eta herritar gehien euskara hutsezko jolasean parte hartuz. Galdera jokoa da, sakelako telefonoetarako (aplikazioa jaitsi behar da): egunero, hamar galderako sorta erantzun behar dute partaideek (era guztietakoak), eta asmatutako galdera kopuruaren, eta horiek erantzuteko erabili den denboraren araberako puntuak lortzen dira.
Puntu horien bidez eguneroko nahiz astekako sailkapenak sortzen dira. HITZAren Egunean Behinen kasuan, astebeteko iraupena izango luke demak: hilaren 23tik (astelehena) 29ra (igandea).
HITZAren taldearekin bat egiteko honakoa egin behar da:
- Egunean Behin aplikazioa ez dutenek, jaitsi egin behar dute euren gailuaren araberako plataformarekin (Google Play edo AppStore).
- Aplikazioa jaitsi berri dutenek, erabiltzailea sortu behar dute.
- Erabiltzailea sortuta, ‘Taldeak’ atalera joan behar da, eta ‘+’ ikurra sakatu. Hori eginda, ‘Talde batean sartu’ aukerari eman behar zaio. HITZAren taldearen izena da ‘OBH EUSKARALDIA’
- Hori eginda, gakoa eskatuko du. Honakoa da HITZAren Egunean Behin-en gakoa: B6668B.
Sariak
Hilaren 29ko emaitzak kontuan hartuz, hainbat sari prestatu ditu HITZAk. Honakoak dira:
- Ligaxkako lehena izan denarentzat: Idoia Beratarbideren lamina, Realeko erretilua, HITZAren 15. urteurreneko arropa, eta Pagoako garagardo kaxa.
- Ligaxkako bigarrena izan denarentzat: Idoia Beratarbideren lamina, Realeko erretilua, HITZAren 15. urteurreneko arropa.
- Ligaxkako hirugarrena izan denarentzat: Realeko erretilua, HITZAren 15. urteurreneko arropa.
- Zozketa bidezko saria (taldeko kide guztien artean): Antton Kazabonen liburua.
- Saridunen berri hilaren 30ean emango du HITZAk. Sari horiek HITZAren bulegoan jaso beharko dira (Irun kalea 8, Errenteria-Orereta).