Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Egoitz Albizu. Pasaiako Euskaraldiko arduraduna.

«Hizkuntza ohiturak banaka baino hobe astintzen dira taldean»

Aurrekaririk gabeko egoeran heldu da Euskaraldiaren bigarren edizioa, traba guztien gainetik, Pasaiako lau barrutiak euskaraz aritzeko gune bilakatzeko xede irmoz.

Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/11/20

Gaur hasi da Euskaraldia. Zein emozio dituzu gorputzean?
Hilabete luzeetan zehar egindako lan baten ateetan gaude, eta bada jendearen bizipenak ezagutzeko irrika hori. Askotan azpitik egiten den lan horrek kalean isla bat baduela sentitzeko gogoa badut.

2018koarekin alderatuz, zein berritasun dakartza edizio honek?
Aurtengoan uste dut bi ezberdintasun nagusi daudela: batetik, hizkuntza ohiturak banaka baino hobeto astintzen dira taldean, eta hau talde ariketa masiboa da; ariguneen kontzeptuak eman digu aukera hori lantzeko.

Proposamenaren lehen urtea da, baina balioko du irekitzeko beste bide bat hizkuntza ohiturak aztertuz, euskara zenbat erabiltzen dugun baloratzeko.

Beste aldaketa nagusia, berria ez dena baina denoi eragin diguna zentzu guztietan COVID-19a da, orokorrean, eragin mugatzaile bat eduki duena, animikoa eta bestelakoa. Gu ez gaude salbuetsita, eta eragingo du, noski.

«Ehunka pertsona gaude Pasaian euskara gehiago egin nahi dugunak»

Zer da arigune bat?
Arigunea, definizioz, euskaraz lasai aritzeko gune bat da. Hor badira gako batzuk inportanteak direnak.

Euskaraz lasai aritzea da gako horietako bat, hau da: nola sortzen dugun espazio bat (fisikoa edo pertsonen artekoa) aurrez adostuta bertara jotzen duen edozeinek, eta bertako kide direnek, euskaraz lasai hitz egin ahal izango dutena besteek ulertzen dutelako, eta badagoelako borondatea eragiteko eta euskaraz gehiago egiteko.

Ariguneak kokatzen dira askotariko entitateetan, hau da, ez da zerbait mugatzailea, alderantziz. Guk jo dugu orotarikoak diren entitateengana Pasaian, denek izan zezaten aukera barne gogoeta egin eta Euskaraldian parte hartzeko.

Osasun neurri berriek izango dute eragina espazio horietan.
Bai, bada zerrenda bat parte hartzeko gogoa erakutsi digutenena, izena eman dutena, batzuk beranduago iritsi badira ere.

Topatuko duguna da beraiek arigune bat eskaintzen dutela, baina oraingo formatuan ezingo dutela praktikan eremu bat eduki jendea euskaraz lasai aritzeko, ez bada puntualki etxera eramateko janaria eskatzen dutenekin, baina ez askoz eremu sozialagoa eta zabalagoa izango litzatekeen modu horretan.

Aurten ez da jairik izan Pasaian, baina Euskaraldiari suziriz eta musikaz eman zaio hasiera. Zer ospatzeko aldia da?
Euskaraldian baditugu hamabost egun ez ditugunak bakarrik egin behar, eta egun hauek bihurtu nahi ditugu, ahal den heinean, eta baldintzek eskatzen diguten neurrian, elkartzeko eta konpartitzeko egunetan.

Ospatu behar duguna da bagaudela ehunka pertsona Pasaian euskara gehiago egin nahi dugunak, eta elkarrekin egun horiek horretarako baliatuko ditugu. Egitarau bat eskaini eta zabalduko dugu egunero egun hauetan zehar, eta abiapuntua nahi dugu izatea giro alai eta, kasuan kasu, mintzaria.

Gaur nahi duguna da herri osoan entzutea hastera doala ariketa masibo hau, orain dela aukera denok parte hartzeko gure hitz eta belarriekin, eta barruti guztietatik pasako gara bakoitzean txupinazo bat botaz.

Musikaz ere jantzi nahi dugu herria esateko hastera goazela, eta horretarako Euskaraldiak atera du Pasaian bereziki herritarrek egindako abesti bat.

Osasun larrialdiak parte hartzea mugatu du?
Oraingoz lehenengo edizioan baino pasaitar gutxiagok eman dute izena. Pasa den asteburu honetan txapa banaketarako mahaiak jarri ditugu, eta hor ikusi dugu jendeak txapa etxean duenez parte hartuko duela, baina berriro izena eman behar dela agian ez dakite.

Argi dago COVID-19ak eragin handia daukala, iruditzen zait, orokorrean, apalago gaudela denok, eta gure begirada eguneroko hurbilean dugula.

Hau guztia zama bat bezala ikusteko arriskua bada, ez duenean zertan hala izan behar. Alderantziz, Euskaraldia inguru hurbiletik has daitekeen zerbait baita, inguru zabaletaraino iritsiz. Agian, zifra ofizialak eta benetan parte hartuko duen jendearena ez dira guztiz parekoak.

«Abiapuntua nahi dugu izatea giro alai eta, kasuan kasu, mintzaria»

Zer da zuretzako Euskaraldia?
Hamabost eguneko ariketak, hutsean, ez du bizitza guztirako aldaketa bat ekartzen, baina bidea irekitzen du. Ez da automatikoa, baizik eta eskaintza bat, proba bat ikusteko ea egun horietan egindako aldaketek ematen dizuten zerbait positiboa luzatu ahal izateko, eta hori, beraz, izateko hilabete, urte, edo bizitza osorako zerbait.

Nik egun gutxi batzuetan egin dezakedan horrekin bakarrik frogatzen dut posible dela gainontzeko urteko egunetan ere egitea.

Batzuetan bizi gara gauza batzuk ezintasuna balira bezala, eta konturatzen garenean ez bakarrik posible dela, baizik eta gauza positibo asko ekartzen dituela bueltan, horrek ematen dizu indar bat eragiteko gainontzeko egunetan ere.

Pasaiako egitaraua
Gaur. Hasiera ekitaldia. Lau barrutietan musika eta suziriak.
Bihar. 19:00etan, Antxoko Kultur Etxean, Nerea Arriolaren Txor, txor bakarrizketa.
Etzi. 19:00etan, San Pedroko Udal Aretoan, bertso saioa Jone Uria eta Julio Soto bertsolariekin. Gai jartzailea: Maite Berriozabal.
Hilak 23. 18:30ean, Antxoko Kultur Etxean, zinema.
Hilak 24. 19:00etan, Donibaneko Juanba Berasategin, Euskararen zirrikituak saioa, esperientziak partekatzeko.
Hilak 25. 19:00etan, San Pedroko Udal Aretoan, Harkaitz Canoren eta Uxue Alberdiren solasaldia, Eider Perezek gidatua: Lerro artean.
Hilak 26. Mural margoketa Donibanen.
Hilak 27. 20:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan, zinema.
Hilak 28. 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan, Nerea Arriolaren Txor, txor bakarrizketa umoretsua.
Hilak 29. 18:00etan, Donibaneko Juanba Berasategin, Oihana Bartra eta Sustrai Colinaren bertso saioa. Gai jartzailea: Imanol Artola Felix.
Hilak 30. 17:15ean (Trintxerpeko alkateordetzan) eta 19:00etan (San Pedroko Udal Aretoan) Euskararen zirrikituak saioak.
Abenduak 1. 19:00etan, Donibaneko Juanba Berasategin, Pasai Donibaneko gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia ikerketaren aurkezpena.
Abenduak 2. 20:00etan, Antxoko Ibaiondo gunean, musika ekitaldia Musika Eskolaren eskutik. Euskaraldirako Pasaiako gazteek sortutako kantua aurkeztuko dute.
Abenduak 3. 19:00etan, San Pedroko Udal Aretoan, emakumeentzako tailerra: Euskara eta feminismoa: iragana eta etorkizuna aletzen. Edurne Epelde eta Ansa ahizpa kantariek gidatutako saioa izango da.
Abenduak 4. Amaiera ekitaldia egun guztian zehar.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.