Ostalariei laguntzeko aurrez aurreko zerbitzua jarri dute martxan
Eskualdeko udalek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, sektorerako diru laguntzei buruzko informazioa emango diete eskualdeko ostalaritza enpresei.
Eskualdeko Udalek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, ostalaritza sektoreko establezimenduei laguntza emateko zerbitzua martxan jarri dute. Horren bidez, sektorerako diru laguntzen informazioa, aholkularitza eta izapidetzen laguntza emango zaie ostalariei.
Zuzeneko eta aurrez aurreko arretarako bulegoak jarriko dira martxan eskualdeko udalerri guztietan, honako puntu hauetan:
- Pasai Antxo (Antxo eta Donibaneko establezimenduentzat): Merkatuan. Gure zumardia, z/g.
- Trintxerpe (Trintxerpe eta San Pedroko establezimenduentzat): Alkateordetza. Euskadi etorbidea, z/g.
- Errenteria-Orereta: Turismo Bulegoan. Madalen kalea, 3.
- Lezo: Kultura aretoan. Donibane kalea, 2.
- Oiartzun: Oarsoaldearen bulegoetan, Mamuten. Astigarraga bidea, 2-2. esk.
Bulego hauek azaroaren 23tik aurrera (astelehena) eskainiko dute arreta zerbitzua. Ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da, astelehenetik ostiralera. Lezoren kasuan, astearte eta ostegunetan izango da, 9:00etatik 14:00etara; eta Oiartzunen astelehen, asteazken eta ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara.
Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da webgunean edo 943 49 41 29 telefonora deituz.