Txupinazoek eta musikadun kamioiak Pasaiako Euskaraldia hasi dute
Hasi da 2020ko Euskaraldia, eta horren berri emateko suziri bat bota dute herriko barruti bakoitzean. Gogora ekarri nahi izan dute oraindik zabalik dela izen ematea.
2020ko Euskaraldia martxan da, eta horren berri emateko txupinazo bat bota dute Pasaiako barruti bakoitzean, goizeko 9:00ak aldera. Horrez gain, euskararen ariketarako espresuki sorturiko kantuarekin kamioi batek zeharkatu du herria, jarduna girotuz.
Antolatzaileek gogora ekarri nahi izan dute oraindik garaiz daudela izena eman ez dutenak ahobizi eta belarriprest bilakatzeko, hemen klik eginez.