Herriko komertzioen aldeko mobilizazioa egingo dute larunbatean
Lanbarren industriagunean elkarretaratzea egingo dute. Duela gutxi, inbertsio funts batek SJL enpresaren azpiegitura erosi du.
Pasa den astean jakin zen inbertsio funts batek San Jose Lopez enpresaren Lanbarren industriaguneko azpiegitura erosi duela. Modu ofizialean baieztatuta ez dagoen arren, zurrumurruen arabera, litekeena da Amazon multinazionalak gune hori alokatzea.
Herritar talde bat elkarretaratzea deitu du datorren larunbaterako, hilak 28. 12:00etarako jarri dute zita. Lanbarren industriaguneko biribilgunean elkartuko dira, San Jose Lopez enpresaren —oraingoz— basearen ondoan. Amazon ez hemen ez inon izango da elkarretaratzearen leloa. Bertako komertzioek herriei bizitza ematen dietela aldarrikatuko dute.