Hitzordurik gabe ere emango du arreta udalak bihartik

Kontsultak eta izapideak egiteko telefonoa zein bide telematikoa erabiltzen jarraitzea gomendatu die udalak herritarrei.

Zu! Zure udala zerbitzua martxan jarritako lehenengo egunetan. Laguntzen tramitazioa Zu! zerbitzuan egin behar da.

Bihartik aurrera aurretiko hitzordurik gabe ere artatuko ditu herritarrak  Zu! Arreta Zerbitzuan udalak. Halere, nahiago dutenek hitzordua eskatzen jarraitu ahalko dute 010 telefono zenbakira deituta, e-postara mezua bidalita, edo udaletxean bertan, arreta zerbitzuan. Halere, arratsaldez arreta jasotzeko, beharrezkoa izango da aurretiko hitzordu hori eskatzea.

Zu!ren ordutegia mantendu egingo da, eta astelehenetan 07:30etik 14:00etara izango da zabalik; astearte eta ostegunetan, 07:30etik 19:00etara; eta asteazken eta ostiraletan, 07:30etik 15:00etara.

Telefonoa eta bide telematikoa erabiltzeko gomendioa

Kontsultak eta izapideak egiteko telefonoa zein bide telematikoa erabiltzen jarraitzea gomendatu die udalak herritarrei. Horretarako 010 edo 943 449 600 telefono zenbakira dei dezakete edo e-postara mezua bidali. Telematikoki, udalaren egoitza elektronikoan izapide guztiak egin daitezke sinadura elektronikoarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.