Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Indarkeria matxistarik txikiena ere suntsitzeko prest daude

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin dute plazan. Hamar indarkeria mota ustez txiki suntsitu dituzte modu sinbolikoan.

Performance bat egin dute, indarkeria 'txiki' mota guztien suntsipena irudikatuz.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/11/25

Indarkeria matxistaren kontrako eguna da gaur. Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea egin du arratsean, eta errotiko irakurketa egin dute, baita ekintza sinboliko bat ere.

Onartu dute gizartea gero eta kontzientziatuago dagoela, eta ez dela txarra. Gaineratu dutenez, ikusten dira puntu moreak dendetan edo politikariak pankarten atzean: “Oso erosoa eta komenigarria izan daiteke aldarrikapen hauekin bat egitea, lanketa formal eta politikoki zuzenak egitea, ‘feminista naiz’ etiketa jartzea, erasoa beti kanpoan kokatuz, nor bere burua zalantzan jarri gabe eta errora jo gabe —bereziki instituzioentzat eta mutil askorentzat—”.

Erantzunak puntualak izaten direla salatu dute, eta ez direla emakumeek zein identitate ez-normatiboek jasaten dituzten erasoek merezi dituzten tamainakoak. Indarkeria matxista sistema patriarkalak emakumeak azpiratzeko duen tresna dela gaitzetsi dute.

Gogorarazi dutenez, intentsitate baxu edo altuko indarkeria eguneroko ogia da. “Hemen inork ez du alarma egoera deitzen astero bortxaketa salaketak daudenean, edo Euskal Herrian sei emakume hil direnean, baina gure burua zuritze aldera gaur egun mundu guztiak gaitzesten ditu eta salatzen ditu emakumeon aurkako erailketak”.

Hilketa eta bortxaketez gain, indarkeria mota asko daudela nabarmendu dute, eta gizartean naturaltzat jotzen direla. Indarkeria mota horiek zerrendatzen dituzten pankartak jarri dituzte egunotan herrian zehar, eta gaurko elkarretaratzean suntsitu dituzte. Hasiera batean hamar izango ziren suntsitu beharrekoak, baina denek ez dute gaur arte iraun. “Pentsatu nahi genuke ez dela beste indarkeria praktika bat izan”, adierazi dute.

Honakoak dira modu sinbolikoan suntsitu dituzten —eta nahi zituzten— indarkeria horiek: emakumeak sexu objektu bezala hartzea; soldata arrakala; emakumezkoen kirola ikusezin egitea; etxeko langileek prekarizazioa; emakumeen gaixotasun edota gaitzak gutxiestea; jolastokien maskulinizazioa; familia tradizionalaren inposizioa; pentsio arrakala; emakumeen pobrezia; garraio publikoan emakumeak deseroso sentiaraztea…

“Berebiziko garrantzia”

Indarkeria mota salatzen dituztenean “histerika, “exajeratu” edo “erradikal” bezalako hitzak entzun behar dituztela jakinarazi dute. “Beren txikitasunean, badakigu berebiziko garrantzia dutela emakumeon aurkako zapalkuntzan”, gaineratu dute.

Indarkeria sexistaren aurrean, autodefentsa eta ahalduntzearen aldeko apustua egingo dutela berretsi dute. “Behar, ardura eta zilegitasun osoa daukagulako gure buruengan sinetsi, saretu eta blokeatzen gaituen beldurra erasoei erantzuteko emozio aktibatzaile bihurtzeko”, aldarrikatu dute.

Emakumeak ahalduntzen direnean zigortzen dituztela gaitzetsi dute, bai zuzenean baita sozialki ere. “Gu, erantzuteko eskubidean berresten gara, gure bizitzak jokoan daudelako, guk ez badugu egiten ez duelako beste inork egingo”. Izan ere, emakumeak biktima paperean 

Biolentzia eta beharrak kudeatzeko erradikaltasuna eskatu dute, bere zentzurik literalenean: arazoaren sustraietara joanda. Bakoitzak bere eremutik borrokatzeko deia luzatu diete bildutakoei.

Helburua argi dute, eta mugimendu feministaren borroka egun bakarrera mugatuko ez dela iragarri: “Azaroak 25, abenduak 12, urtarrilak 8, otsailak 22… borrokan jarraituko dugu. Eroso guzti hauen kontra eta jendarte parekide baten alde. Pertsonak eta zaintzak erdigunean dituen jendarte baten alde, bizitza jasangarri baten alde”.

Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.