Herrera de la Manchako espetetxetik Villabonakora (Asturiasen) hurbilarazi dute. Oiartzundik 245 kilometro hurbilago dago espetxea.
Sahara-Euskadi elkartearen mozioa aho batez onartu dute zinegotziek. Datorren urteko zerga eta tasak behin betiko onartu dituzte.
Ontzi Museo Ekoaktiboak '#Zu2025 Eraldatu zaitez' kanpaina jarri du martxan, eguneroko kontsumo ohiturek munduan duten inpaktuaz jabetzeko.
Udala eta merkatarien elkartea bildu dira, Lanbarrengo azpiegituraren harira sortutako kezka partekatzeko. Zer egin dezaketen aztertu dute.
Hondakina handiak eta altzariak dagokien lekuan uzteko kanpaina abiatu du udalak; isunak jarriko dizkiete Hondakinen Ordenantza urratzen dutenei.
Pasaitarrek erasoak gaitzetsi dituzte: San Pedron irudiz, Donibanen musika eta aldarriz, eta Antxon nahiz Trintxerpen ehunka lagunen elkartasunaz.
Behin betiko datuen arabera, duela bi urte baino oiartzuar gehiagok izena eman dute. Hikaldian 408 lagunek eman dute hitza.
Merkatuzarren izango da saioa 18:00etatik 20:30era Itziar Nogueras kultur eragileak aurkeztuta eta Emun aholkularitzak lagunduta.
Landalurra azoka bertan behera gelditu da aurten pandemia egoerak derrigortuta; hori bezalako azokak dira lehen sektoreko ekoizleentzat erakusleihoa, eta azokarako bideratuta zeuden baliabideak, azokak duen helburu bereko bestelako ekintzetara bideratzea eskatu du EAJ-k.
Hamarnaka lagunek hartu zuen parte deialdi horretan, aurten ere, kalera ateratzeko arrazoiak soberan dituztelako.
Pasaia 100.000 biztanleko 500eko tasara iristear da. Errenteria-Oreretan 21 positibo gehiago atzeman zituzten atzo, eta tasa mantsoago doa beherantz.
Pasa den urriaren hasieran jakinarazi zuten Espainiako Espetxe Erakundeek, Mikel Arrieta preso oreretarra Soriako espetxera lekualdatuko zutela. Atzo heldu zen euskal presoa espetxe horretara.