COVID-19aren eremu gorritik atera da Lezo
Pasaia 100.000 biztanleko 500eko tasara iristear da. Errenteria-Oreretan 21 positibo gehiago atzeman zituzten atzo, eta tasa mantsoago doa beherantz.
Oiartzunek egin bezala, Lezok ere ihes egin du COVID-19aren eremu gorritik. Hau da, azken egunetako 100.000 biztanleko tasa jada 500dik beherakoa da Lezon. Pasaian iristear dira 500eko muga horretara, eta Errenteria-Oreretan tasak behera egin badu ere, oraindik ez da beste herrien mailetara hurbildu.
Edonola ere, positibo gehiago izan ziren atzo Oarsoaldeko lau herrietan. Errenteria-Oreretan 21 atzeman zituzten, bost Pasaian, hiru Lezon eta bakarra Oiartzunen.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan koronabirusa atzemateko 10.881 proba egin zituzten atzo, 7.615 PCR eta 3.266 antigenoenak. Horietatik %6,1ek eman zuen positibo.
Jarraian, herrietako tasen zerrenda, atzoko datuekin:
- Errenteria-Orereta: 622,8 (asteartean 675,12).
- Pasaia: 538,57 (asteartean 622,34).
- Lezo: 442,48 (asteartean 508).
- Oiartzun: 338,13 (asteartean 405,76).
- Gipuzkoa: 742,06 (asteartean 785,7).
Osasun Sailak gaur emandako datuetatik ateratakoak dira zifra horiek. Hemen klikatuta txosten osoa jasotzeko aukera (PDF artxiboa da).