Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Hondakin handiak eta altzariak dagokien lekuan nahi ditu udalak

Hondakina handiak eta altzariak dagokien lekuan uzteko kanpaina abiatu du udalak; isunak jarriko dizkiete Hondakinen Ordenantza urratzen dutenei.

Kanpaina berria abiatu du udalak, enegarrenez, hondakinak dagokien lekuan uzteko eskatzeko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/11/26

Hondakinen gaineko sentsibilizazio eta informazio kanpaina berria abiatu du udalak. jarrera desegokiak dituzten pertsonak “konbentzitzea” da helburua Hiri Hondakin Solidoen gaikako bilketako bitartekoak erabil ditzaten. Gaur aurkeztu dute kanpaina berri hori Iztieta pasealekuan diren edukiontzien ondoan udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariek. herritar gehienen jarrera egokia da; eta hala erakusten dute datuek. Urrian jasotako informazioaren arabera %62,8ra iritsia da hondakinen gaikako  bilketa. 2017. urtean Hondakinen Udal Ordenantza onartu zutenean, %60ra iristeko ezarritako konpromisoa gainditu  da, beraz. Halere, badira zuzen ari ez direnak, eta kale eta mendietan ikus daiteke jarrera arduragabe eta ez solidarioen ondorioak.

Horren adibide garbia izan da gaurko agerraldirako aukeratu duten agertokia, koltxoi bat eta galdara zahar bat zeuden edukiontzien kanpo aldean, kalean utzita. Edozein edukiontzien bueltan errepikatu daiteke irudi hori, hondakinak kalean uzten baitira, hondakin inerte eta arriskutsuz betetako poltsak, altzariak eta hondakin handiak, eraikuntza eta eraispeneko hondakinak eta obra hondakinak, kartoizko ontziak…

Gaur aurkeztu duen kanpainak, horri egin nahi dio aurre, eta hainbat elementu biltzen ditu horretarako: bando bat eta kartel bat jarriko dute atari guztietan, publizitate hesiak isun arinen zenbatekoaren berri emateko —750 euro bitartekoak izango dira— , eta araua urratzen dutenek kalean uzten dituzten hondakin handi eta altzarietan jarriko diren pegatina deigarriak.

Udalak gogora ekarri du etxez etxeko bilketa zerbitzua duela altzari eta hondakin handiak jasotzeko. telefonoz deitu behar dute herritarrek, eta hitzordu bat adostuta, bilketa zerbitzuko langileek jasoko dituzte hondakin handi horiek hurbilen dagoen puntuan. Sofak, armairuak, mahaiak, koltxoiak, somierrak, etxetresna elektrikoak… jasotzen dituzte zerbitzuaren bidez. Interesdunek 943 341 345 telefono zenbakira deitu behar dute astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara eta hitzordua jarriko dute zerbitzuan ari diren langileekin.

Hondakinen ordenantza urratzen dutenak zigortzen jarraituko duela udalak jakinarazi dute gaurko agerraldian. Arau hauste arinek 750 euro arteko isunak eragin ditzaketela ekarri dute gogora, eta astunek, 1.5000 euro artekoak. oso astunek berriz, 3.000 euro arteko isuna jaso dezakete.

Hondakin handiak egoki kudeatzeak laguntzen duela berrerabiltzen eta birziklatzen, eta aldi berean, ingurumena errespetatzen esan dute.

20 dei egunean

Gaizki egiten dutenek ez dutela zigorrerako beste biderik uzten esan du Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak, “zibismoa da gakoa, eta kultura hori sustatu behar dugu, ezin ditugula hondakin handiak nahi bezala eta nahi dugunean atera”. Pandemiarekin jarrera hori areagotu dela nabarmendu du gainera. Zerbitzuaren funtzionamendu egokiari ere erreparatu dio eta horren harira, datu zehatzak eman dituzte  Serbitzu Elkarteko Aitor Ugartek eta Ramon Donatok, “egunero 20 deitik gora jasotzen ditugu zerbitzuan, asko informazioa eskatzeko izaten dira. Gutxi gorabehera 20 minutuero zerbitzu bat eman dugu”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.