‘11 etxe eta kolore’ erakusketa ikusgai dago Iztietako Diputazio plazan
Konfinamendu garaian 70 gaztek etxetik edota etxean ateratako argazkiak eta istorio motzak dira bertan jasotakoak. Abenduaren 14ra arte egongo da ikusgai.
Errenteriako Udalak antolatutako ‘11 etxe eta kolore’ erakusketa ikusgai dago gaurtik aurrera Iztietako Diputazio plazan. Jada Gabierrotako eta Beraungo auzoetan erakutsi ostean, Iztietan ikus daiteke orain, abenduaren 14ra arte.
Konfinamendu garaian 70 gaztek etxetik edota etxean ateratako argazkiak eta istorio motzak dira bertan jasotakoak. La Basu euskal rap kantariak argazkietan oinarrituriko abestia hemen entzun daiteke, hain zuzen, egileei egindako ekitaldian estreinatu zen abestia.
Halaber, udalak animatu nahi ditu herritarrak erakusketa birtuala ere hornitzera, webgune honetan eskegita dagoen proposamena jarraituz. Ondoren, udalak hornituko du webgunea herritarren parte hartzearen bidez sortzen diren argazkiekin.