Antxoko Geltoki Tren Berriaren Plataformak bihar egiteko prestatutako herri bilkura debekatu du Pasaiako Udalak, alkateak parrokoarekin hitz egin ostean.
Taberna eta jatetxeek hiru aste daramate pertsiana jaitsiarekin. Irekita daudenak, eramateko janaria ematen ari dira bakarrik. Arauak errusiar mendia izan dira ostalarientzat.
Gaueko aisialdiarekin lotutako lokalak dira murrizketen eragina gehien pairatu behar izan dituztenak. Beren lantokiak kinka larrian daude itxierarekin.
Sein Izarra hornitzaile enpresan egiten du lan Lander Seinek. Taberna eta jatetxe askorekin egiten dute lan, eta horrek ikuspegi globalagoa izaten laguntzen dio.
Udalerriaren itxiera izan zen zartada gogorrena Donibaneko jatetxearentzat. Orain, guztiz itxita dago Ontziola, noiz arte jakin gabe. «Negua oso gogorra izango da. Zein zulo egin nahi dugu bakoitzak gure negozioarekin?», mintzatu da jabea.
Konfinamendu garaian 70 gaztek etxetik edota etxean ateratako argazkiak eta istorio motzak dira bertan jasotakoak. Abenduaren 14ra arte egongo da ikusgai.
Eskola Kirola bertan behera gelditu izanaren aurrean, iniziatiba berria jarri dute martxan. LH3 - LH6 maila bitarteko ikasleek hartuko dute parte.
Datorren asteartean (hilak 1) 14:00etatik 15:00ak arte egingo dute sektorearekin bigarren lan saioa, Zoom plataforma erabiliz.
Kartelak kalean jartzeko eskaera egitera joan dira udaletxeraino. Jakiak ez botatzeko kontzientziatu nahi dute ikasleek.
Deskargatu ezazu Oarso Bidasoko Hitzaren Euskaraldiko gehigarria.
Bi hilabete inguru egon dira geldirik. Hilaren 12an hasi dira berriro lanean, lurra egonkortu dela frogatu ondoren. Zaintza handiagoa izango da.
100.000 biztanleko kutsatze tasen beheranzko joera nabarmena atzeman da azken egunotan Oarsoaldean. Errenteria-Orereta da zifra altuenak dituena.