Pasaiako merkataritzaren eta ostalaritzaren plan berria, elkarlanean

Datorren asteartean (hilak 1) 14:00etatik 15:00ak arte egingo dute sektorearekin bigarren lan saioa, Zoom plataforma erabiliz.

COVID-19ak ostalaritza eta merkataritza establezimenduetan sorturiko behar berrien inguruan hausnartzeko saioa egingo dute datorren asteartean (abenduak 1), 14:00etatik 15:00ak arte Zoom plataformaren bitartez.

“Sektorearen birmoldaketa” gisa definitu duten egoera batean daude merkatari eta ostalariak. Egoera orokorra zaila den arren, antolatzaileek uste dute elementu positiboak ere badituela: udalerrian kontsumitzea, teknologiak aukera gisa, etab.

Alderdi horiei guztiei buruz hausnarketa egiteko joan den urrian lehenengo lan saioa gauzatu zen, eta datorren astean sektorearekin bigarren bilkura bat egiteko deialdia egin dute. Bileran parte hartu nahi duten sektoreetako pertsonek izena eman beharko dute Udalaren webgunean edo Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentziaren izen-emate orri honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.