Adinberri zentroko hainbat arau adosteko parte hartze saioa egingo dute
Datorren asteazkenean 18:30ean egingo dute bilera publikoa, Trintxerpeko Adinberri adinekoen zentro berrirako arau subsidiarioen aldaketa puntuala adosteko.
Pasaiako Udalak iragarri du datorren asteazkenean (hilak 30) 18:30etik 20:00etara parte hartzeko saio publikoa egingo dela, Trintxerpeko Adinberri adinekoen zentro berrirako arau subsidiarioen aldaketa puntuala adosteko. Bilera Meet bidez egingo dute, hemen klik eginez sar daitezke interesdunak.
Pasa den astean (hilaren 16ean) informazio saio publikoa egin zuten, herritarrei planaren berri emateko asmoz. Horri jarraipena emango diote datorren astean, pasaitarren iritziak biltzeko asmoz.