Energia berriztagarrien aldeko apustua berretsi du aurten udalak
Amaitzear den urte honetan zehar energia berriztagarriei eta energia eraginkortasunari lotuta hartutako neurrien berri eman du udalak.
Errenteriako Udalak energia berriztagarriei eta energia eraginkortasunari lotutako hainbat proiektu jarri ditu martxan 2020 urtean zehar, energia elektrikoaren kontsumoa murrizteko helburuz.
- Argiteria publikoan LED luminariak ezartzea. Guztira 607 led luminaria ezarriko dira Kaputxinoak eta Beraun auzoetan, Agustinak auzoko behe aldean eta Hirigune Historikoko zati batean. Lanak abenduan hasi eta 2021eko otsailean amaituko dira. Jarduera honen bitartez, energia kontsumoa eta mantentze-lanen 30.000 euroko aurrezpena lortuko dela estimatzen da.
- LED argiztapenaren ezarpena eraikinetan. Niessen eraikinean, udaletxeko 3. solairuan eta Cristobal Gamon ikastetxeko idazkaritzan LED motako argiak ezartzeko lanak egiten ari da udala. Guztira, 388 LED luminaria ezarriko dira. Sistema berriarekin egungo kontsumoaren %82ko murrizketa lortuko da.
- Errenteriako ikastetxetan 50/50 proiektua. Proiektua Cristobal Gamon, Bizarain Langaitz eta Koldo Mitxelena zentroetan garatu da, 11.000 euro inguruko aurrezkia lortuz.
- Energia berriztagarriak. Udal instalazio fotovoltaikorik handiena instalatu dute Niessen eraikinean. Urtean 11.000 euro inguru aurreztuko dituela aurreikusi du udalak. Energia eraikin horretatik 500 metroko erradioan dauden beste ekipamendu eta udal eraikin batzuetan erabili ahal izango da energia (kiroldegia, udaletxea, Niessen eraikina bera, etab.).
Errenteriako Udalak energia ohiturak aldatzeko eta hobetzeko deia egin die herritarrei, COVID-19ak sortutako gizarte eta ekonomia krisia gainditu eta klima aldaketari aurre egingo dion etorkizuna eraikitzen laguntzeko.