Paul Urkijo zuzendari gasteiztarrak jaso du saria Niessen kulturgunean izandako sari banaketa ekitaldian. Horrekin eman zaio amaiera lau eguneko jaialdiari.

Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren ‘Dar-dar’ film laburrak jaso du XXV. Errenteriako Film Laburren Jaialdiko Ion Arretxe Sari Nagusia. Hala jakinarazi zuten atzo, hilak 29, Niessen Kulturgunean izandako sari banaketa ekitaldian.
Hau eta baita gainontzeko 3 sarien berri ere, Leire Cano aurkezlearen ahotik jakin zuten bertaratutakoek. Hala, lau eguneko jaialdiari eman zitzaion amaiera. Honakoak izan ziren XXV. Film Laburren jaialdiko sarituak:
- Ion Arretxe Saria Nagusia: ‘Dar-dar’, Paul Urkijo
- Aipamen berezia: ‘Sarkan’, Martin Smatana
- Euskarazko Film Labur Onena: ‘Quebrantos’, Maria Elorza, Koldo Almandoz
- Publikoaren Saria: ‘Irten barrura’, Aitor Mendilibar, Ibon Goiko