Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskararen koloreekin zipriztinduko dute herria

Ostegunean bai, baita Euskaraldian ere, baina euskarak egunerokoan behar duela hauspoa nabarmendu du Ostolazak

Aizkorreta eta Ostolaza ostiralean kaleak argiztatzeko banatuko dituzten makiltxoekin gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/12/01

Euskaraldia aurrera doa, martxa onean gainera, eta Euskararen Eguna ate joka dator, lehenengoaren datuen gaineko informazioa  eta Euskararen Egunaren harira antolatutakoaren berri emateko agerraldia egin dute gaur eguerdian Maitane Aizkorreta Euskaraldiaren koordinatzaileak eta herri batzordeko kideak eta Itziar Ostolaza Hizkuntza politikako zinegotzia eta herri batzordeko kideak.

Balorazio xumea izan da egin dutena, jarduna bera  amaitutakoan baloratuko baitute Euskaraldiaren eragina, baina datuen berri ematea ezinbestekotzat jo dute, “behintzat izena eman dugunok jakin dezagun gure herrian zenbatek eman dugun izena, zenbat entitate ari den aktiboki parte hartzen, eta zenbat arigune ditugun”.

Pandemia gogor jotzen ari bada ere Errenteriarrek gogotsu heldu diotela Euskaraldiari esan dute Ostolazak eta Aizkorretak, azken horrek eman ditu datu zehatzak: 2.103 herritarrek  eman dute izena parte hartzeko  euskararen aldeko ariketa erraldoian, “pasa den ekitaldiarekin alderatuta 600 lagun gutxiago dira. Ikusita zein urte tokatu zaigun, kopuru polita dela uste dugu. Euskal Herri osoan hala izan da, proportzionalki jaitsi da”. Entitateei erreparatu die Aizkorretak, izan ere,  Euskaraldian Errenteria-Oreretako 54 entitate ari dira parte hartzen, eta 225 arigune sortu dira.

Izena eman dutenen artetik, gehienak, Ahobiziak gehiengoa, Belarripresten kopurua hirukoiztuta: 1.602 Ahobizi rolean eta  501 Belarriprest rolean eman dute izena. Egoerak ez du lagundu, baina euskararen aldeko konpromisoa hartu dute herritarrek.

Euskararen Egunari begira berriz, kale ekintzarik ez antolatzea aurten pandemiaren testuinguruan erabaki du herri batzordeak, horren ordez, kaleak kolorez beteko dituztela azaldu du Ostolazak: “Balkoi eta leihoen izpiritua berreskuratuta euskararen printzekin herria koloreztatzera deitu nahi ditugu herritarrak. Euskarari omenaldia egiteko, kaleak argiztatuko ditugu Euskaraldiaren koloreekin”.

19:00etan egin dute hitzordua, ostegunean, Abenduaren 3a, Euskararen Eguna. Agertokia, esan moduan, etxeetako balkoi eta leihoak. Herria koloreztatzeko, berriz, tolesterakoan argia egiten duten makiltxoak banatuko dituzte Lau Haizetararen egoitzan eta Merkatuzarren hilaren 3an bertan 17:00etatik 18:30era. Ikastetxe, euskaltegi zein udal ekipamenduetan ere banatuko dituzte. Helburua, horiek astintzea eta kaleak kolorez betetzea, baina batez ere euskaraz betetzea bazterrak. Horren harira, ostegunean bai, baita Euskaraldian ere, baina euskarak egunerokoan behar duela hauspoa nabarmendu du Ostolazak, egunero erabiltzeak ekidingo baitu euskararen koloreak zimeltzea, etengabe mihiak euskaraz astintzeak arigune erraldoi bilakatuko duelako herria.

Osteguneko ekitaldia ikusgarri egiteko, argazkiak eta bideoak atera eta e-postaz bidaltzeko eskatu dute. Sare sozialetan banatuz gero, berriz, @euskaraldiaerrenteria aipatu eta #700baietz traola erabiltzeko eskatu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.