2020/12/1

Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia jokatuko da larunbatean

Iaz urratzen hasitako bideari jarraituz, Gazte Mailako II. Txapelketa Nagusia, Gipuzkoar erara, jokatuko dute asteburuan Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean. A eta B saileko dantzariak arituko dira bertan; D kategoriakoak, Legazpin lehiatuko dira, hilaren 12an.  Iaz, lehenengoz aritu ziren neska eta mutilak liga horretan elkarrekin, bereizketarik gabe eta beraz, baldintza beretan; aurten erronka horri eutsiko diote.

Euskararen koloreekin zipriztinduko dute herria

Ostegunean bai, baita Euskaraldian ere, baina euskarak egunerokoan behar duela hauspoa nabarmendu du Ostolazak

Diru laguntzak emango dizkiete enpresei aurten kontratatutako langileengatik

3.000 eta 6.000 euroko laguntzak emango dizkiete Oarsoaldeko enpresei, gastuei aurre egiten laguntzeko eta eskualdeko 4.200 langabeen kontratazioa sustatzeko.

Lezoko Euskaraldiak badu giharra

Ariguneak sortu dituzten 30 entitate, eta aldi berean, ahobizi edo belarriprest txapekin dabiltzan 873 lezoar. Euskaraldia bidea egiten ari da herrian.

Bat gehiago, Legorbururentzat

Saririk sari dabil Iñigo Legorburu idazle errenteriarra, eta bat gehiago eskuratu berri du, bere bildumari batzeko: Eibarko San Andres Bertso paper lehiaketa.

Leteren oihartzuna

Leteri buruz arituko dira bihar bera ikertu duten bi idazle

Azmarrin taldeak antolatuta, 'Leteren oihartzuna' hitzaldia emango dute bihar arratsaldean Ainhoa Urien eta Alex Gurrutxagak.

Iparra galdu gabe

Abenduan ere iparra galdu gabe jarraituko dute

Arditurriko parketxekoek abenduko igande guztietarako plana antolatu dute, datorrenean hasita. 10:00etatik 12:00etara arituko dira.

COVID-19aren eremu gorritik atera da Errenteria-Orereta, eta Pasaia berriz ere sartu

Errenteria-Oreretako 100.000 biztanleko tasa 455ean kokatu da. Pasaiakoak, aldiz, 500eko langa gainditu du berriz ere.

Galtzaraborda eta Alaberga arteko oinezko irisgarritasuna hobetu dute

Alaberga baserriaren ondoan eraiki dituzten 30 etxebizitza eta garajeko eraikin  berriari lotuta urbanizazio osagarrirako lanen barruan zegoen aurreikusia eremu hori sortzea, eta dagoeneko zabalik dago.

Jesusen Bihotzeko bi egoiliar hil dira COVID-19arekin

Une honetan sei dira COVID-19an positibo aktiboak diren egoiliarrak Jesusen Bihotza egoitzan, eta azken orduetan zazpik jaso dute senda agiria

Gehiago