Lezoko Euskaraldiak badu giharra

Ariguneak sortu dituzten 30 entitate, eta aldi berean, ahobizi edo belarriprest txapekin dabiltzan 873 lezoar. Euskaraldia bidea egiten ari da herrian.

Azaroaren 20ko hasiera ekitaldiko irudia.

Lezoko 30 entitatek bat egin dute Euskaraldiarekin, eta euren barruko ariguneak sortu dituzte. Horrez gain, 873 herritarrek daramate egunotan belarriprest edo ahobizi txapa soinean jarrita. Abenduaren 4ra arte, euskararen erabilerari bultzada emateko konpromisoa hartu dute denek.

Jarraian dauden argazkietan, Lezoko Euskaraldiarekin bat egin duten entitateen irudiak eta haien iritziak daude, ariketa kolektiboa girotzeko erabili zirenak. Gainera, azaroaren 20ko hasiera ekitaldiko irudiak ikus daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.