Jesusen Bihotzeko bi egoiliar hil dira COVID-19arekin

Une honetan sei dira COVID-19an positibo aktiboak diren egoiliarrak Jesusen Bihotza egoitzan, eta azken orduetan zazpik jaso dute senda agiria

Jesusen Bihotza egoitzan izan den bigarren agerraldian bost egoiliar zendu dira bi asteko epean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo eta gaur zabaldutako txostenen arabera, beste bi egoiliar hil dira Errenteria-Oreretako Jesusen Bihotza adinekoen erresidentzian, herenegun eta atzo. Guztira, zazpi egoiliar zendu dira COVID-19arekin erresidentzia horretan urria amaieran agerraldia izan zenetik. Une honetan sei dira COVID-19an positibo aktiboak diren egoiliarrak Jesusen Bihotza egoitzan, eta azken bi egunetan zazpik jaso dute senda agiria.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.