Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia jokatuko da larunbatean
Iaz urratzen hasitako bideari jarraituz, Gazte Mailako II. Txapelketa Nagusia, Gipuzkoar erara, jokatuko dute asteburuan Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean. A eta B saileko dantzariak arituko dira bertan; D kategoriakoak, Legazpin lehiatuko dira, hilaren 12an. Iaz, lehenengoz aritu ziren neska eta mutilak liga horretan elkarrekin, bereizketarik gabe eta beraz, baldintza beretan; aurten erronka horri eutsiko diote.
Iaz urratzen hasitako bideari jarraituz, Gazte Mailako II. Txapelketa Nagusia, Gipuzkoar erara, jokatuko dute asteburuan Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean. A eta B saileko dantzariak arituko dira bertan; D kategoriakoak, Legazpin lehiatuko dira, hilaren 12an. Iaz, lehenengoz aritu ziren neska eta mutilak liga horretan elkarrekin, bereizketarik gabe eta beraz, baldintza beretan; aurten erronka horri eutsiko diote. Martxoan eta apirilean egin beharreko txapelketak bertan behera utzi zituen osasun larrialdi egoerak, baita maiatzean jokatzekoak ziren finalak ere, baina liga amaitutzat eman beharrean, atzeratzea erabaki zen, txapelketak segurtasun neurri guztiekin ospatzeko protokoloa sortuta.
Parte hartzaileak hiru taldetan banatu dituzte eta finalak, bi egunetan jokatuko dira, A eta B saileko dantzariak lehiatuko dira Niessen Kulturgunean igandean 12:0oetan hasita; D sailekoak, berriz, hilaren 12an arituko dira norgehiagoka Legazpiko Latxartegi aretoan 16:30ean hasita. Sustraiak Dantza Taldeak antolatuta.
Ikasturtean zehar, 56 neska-mutilek hartu dute parte liga horretan, eta dantzariak Gipuzkoako hamabi herrietakoak izan dira: Andoain, Amasa-Villabona, Anoeta, Asteasu, Ataun, Elgoibar, Lasarte, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Zizurkil. Kategoriei dagokienean, A kategorian 2010 eta 2012 urteen artean jaiotakoek hartu dute parte; B kategorian 2007 eta 2009 urteen artean jaiotakoak; eta D Kategorian 2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak. Saila bakoitzean egin beharko dituzten dantzak ere zehatzak dira. A Sailekoek Txakolin eta Agurra; B sailekoek, Erribera eta Zortzikoa, eta D sailekoek, Ehun dukat eta AUrkez aurke desafioa egin beharko dituzte.
Hiru sailetan, 32 dantzarik hartuko dute parte finalean. Errenteria-Oreretakoan, sei dantzari arituko dira A sailean, eta hamabi B sailean. Erregulartasuna saritzeko asmoz, saila bakoitzeko liga irabazleak trofeo bat jasoko du; A sailean, Maria Sanchez Legazpiarra, B sailean Ane Jaunarena lezoarrak, eta D sailean Mattin Etxebeste Oiartzuarrak jasoko dute garaikurra.
Oarsoaldeko bederatzi dantzari heldu dira final handira, zortzi lezoar eta oiartzuar bat.
35 urteko bidearen urratzaile
Errenteria-Oreretako Landare Elkartea aitzindaria izan zen. Beraiek antolatu zuten lehenengoz Gazteen Aurresku Txapelketa bat. Hala azaldu dute Juantxo Maya eta Mikel Olaskoagak, Erein elkarteko kideek. 30 urtez Landare arduratu zen antolaketaz, eta azken bost urteetan, berriz, Erein elkarteak hartu du bere gain ardura hori. Txapelketa antolatzen hasi zirenean, hutsune handia zegoela ekarri dute gogora biek, ” ez zen dantzari, txapelketa edota aurreskularirik. Bi egunetan jokatzen genuen txapelketa, indar handia hartu zuelako eta hasieratik 110 dantzari gaztetik gora elkartzen zirelako”. Udal frontoian egiten zuten kanporaketa eta final handia.
Landarek urratutako bidearekin dantza sustatu nahi zuten gaztetxoen artean eta lotura egin Pasaian jokatzen zen helduen txapelketarekin. Gerora hasi zen federazioa ligak antolatzen haur eta gazteei begira. Landarek antolatutako txapelketatik hasierako urte horietan pasatako dantzarietako asko egun profesionalak direla nabarmendu du Mayak, ” satisfazio handia da dantzari handi horien bilgune izatea”.
Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak balorazio oso ona egin du txapelketaren gainean. Iaz martxan jarritako berrikunztetako bat txapelketa bateratua egitea izan zen, neskak eta mutilak batera aritzea bereizketarik gabe, ez da ordea bakarra izan; dantzarien alderdi pedagogikoa indartzeari ere jarri zioten arreta, eta txapelketa bakoitzean, aditu batek dantzariek oinarrizko pausuak nola egiten dituzten jaso dute. datu horiek bildu, eta txosten bat egin da dantzari bakoitzeko dantza irakasleei eman eta zuzendu beharrekoak dantzariekin landu ditzaten. Aurten ere eutsiko diote erronka horri ere.
Txapelketarako sarrera doakoa da, baina gonbidapenak ezinbestekoak dira. Online eskura daitezke horiek edota Niessen Kulturgunean.
Errenteria-Oreretako A eta B kategorietan finalean lehiatuko diren dantzariak honakoak:
A Kategoria 2010-2012
- Ekain Maniega, Legazpi
- Judith Jacinto, Lezo
- Maria Sanchez, Legazpi
- Enara Artola, Lezo
- Irune Azpeitia, Legazpi
- Jon Alberdi, Legazpi
B Kategoria 2007-2009
- Ihintza Erauskin, Lezo
- Nerea Galindo, Elgoibar
- Nahia Pikabea, Lezo
- Izadi Urbano, Amasa-Villabona
- Amaia Azpeitia, Legazpi
- Iraide Martinez de Albeniz, Amasa Villabona
- Maddi Davila, Amasa-Villabona
- Ane Jaunarena, Lezo
- Malen GAlarraga, Elgoibar
- Mikel Esnaola, Lezo
- Laia Arruabarrena, Legazpi
- Ihintza CAmpiña, Lezo
Legazpin D kategorian hilaren 12an finalean lehiatuko diren dantzariak honakoak:
D Kategoria 2005-2006
- Naroa Arretxe, Amasa-Villabona
- Markel Garmendia, legazpi
- Markel Goenaga, Elgoibar
- Eider Zaldua, Amasa-Villabona
- Beñat Beobide, Asteasu
- Jon Etxeberria, Elgoibar
- Mattin Etxebeste, Oiartzun
- Maria Ansa, Anoeta
- Olatz Azkue, Lezo
- Maren Goya, Amasa- Villabona
- Udane Altuna, Amasa-Villabona