Jesusen Bihotzeko bi egoiliar hil dira COVID-19arekin
Une honetan sei dira COVID-19an positibo aktiboak diren egoiliarrak Jesusen Bihotza egoitzan, eta azken orduetan zazpik jaso dute senda agiria
Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo eta gaur zabaldutako txostenen arabera, beste bi egoiliar hil dira Errenteria-Oreretako Jesusen Bihotza adinekoen erresidentzian, herenegun eta atzo. Guztira, zazpi egoiliar zendu dira COVID-19arekin erresidentzia horretan urria amaieran agerraldia izan zenetik. Une honetan sei dira COVID-19an positibo aktiboak diren egoiliarrak Jesusen Bihotza egoitzan, eta azken bi egunetan zazpik jaso dute senda agiria.